Actividades Mayo / Maiatzeko Jarduerak

cabecera-actividades-1

(en castellano…)

MAIATZEKO JARDUERAK

Arratsalde on familia!
Hona informazioa MAIATZEAN egitekoak diren jarduerei buruz:

MAIATZAK 9an, astelehena, 20:00etan, JOSEP PAMIESen hitzaldia: DULCE REVOLUCIÓN DE LAS PLANTAS MEDICINALES Y DE LAS TERAPIAS DE BAJO COSTE. Argibide gehiago, hemen
__________________________
MAIATZAK 10an, asteartea, 18:00etan, REIKIA, IGNACIOren eskutik, Arrotxapeko Civivoxean. Reikian, energia partekatzen dugu eskuen bidez. Mina dugunean, min hori non sentitu, eta hara eramaten dugu pentsatu gabe, hor ukitze hutsak mina leunduko digulakoan. Halakoetan, modu naturalean eta ohartu gabe baliatzen dugu reikiaren funtsa. Edonor da gauza reikia egiteko edota hartzeko. Maiatzaren 10ean saio praktikoa eginen dugu.
__________________________

MAIATZAREN 12an, ostegunarekin, 18:00etan: ZURE BARATZE EDO BALKOIRAKO HAZITEGIA, JOANAren eskutik, Errotxapeako Civivoxen. Landatzeko garaia da eta Landaren haztegia lortzea badugu. Garai honetan zer landa dezakegun ikusiko dugu, bertako landare mota zein hibridoak, noiz eta nola landatu. Era berean baratzean landareen uztartzea nola antolatu ezagutuko dugu.
__________________________
MAIATZAK 16an astelehena, 18:00etan: LURRAREN DANTZA, ELOINAren eskutik, Arrotxapeko Civivoxean. Bidaia bat zure jatorrira. Gonbit bat gure gorputzaz jabetzeko munduko musiketan barna, kultura eta tradizio askotarikora hurbilduta. Burua baretzeko eta bizitza ospatzeko.
__________________________
MAIATZAK 20ean ostirala, 18:00etan: BATZAR OROKORRA, Arrotxapeko Civivoxean. Ongi etorri denei.
__________________________
MAIATZAK 21ean larunbata, 11:00etan: MATEMATIKAKO SINGAPUR metodoa, BEATRIZ eta LAURAren eskutik, Arrotxapeko Civivoxean. 4 eta 11 urte bitarteko haurrei zuzendua, ohar daitezen matematika, behar-beharrezkoa izateaz gain, dibertigarria ere izan daitekeela.
11:00 – 12:00: 4-7 urteko haurrak. Kamishibai ipuin batekin gozatuko dute, eta haren inguruko jarduerak eginen dituzte.
12:00 – 13:00: 8-11 urteko haurrak. Jolasean arituko dira eskuz maneiatzeko materialekin, matematikako kontzeptuak irudikatuko dituzte, eta beren adinaren arabera egokitutako problemen ebazpenarekin lotuko dituzte.
__________________________
MAIATZAK 24ean asteartea, 18:30etan: FENG SHUIA, JOSE MIGUELen eskutik, Arrotxapeko Civivoxean. Lantegi honetan, aukera izanen duzu Feng Shuiean erabiltzen diren tresna baliagarrienetako bat ezagutzeko, gure etxeetan energia-blokeoak zein -ihesak eta gerta daitezkeen bestelako energia-desorekak ezagutu, diagnostikatu eta konpontze aldera. Ekarri zure etxearen planoa, eta ezagut itzazu kontuan hartu beharreko oinarrizko elementuak espazio orekatu batean bizitzeko.
__________________________
MAIATZAREN 25ean 17:30etan: UHARTE ARAKILEKO UHARTE GAZTA GAZTANDEGIRA BISITA. Ardi eta arkumeen ukuiluak nahiz gaztandegia bisitatuko dugu. Ongietorriak adin guztietako lagunak.
17:00etan Errotxapeako Landaren dugu hitzordua kotxea konpartitu eta elkarrekin atera nahi dugunok. Besteak, Uharte Arakileko Udaletxean ikusiko dugu elkar.
__________________________
MAIATZAK 26ean osteguna, 18:00etan: OLIBA-OLIOA: ZAPOREA ETA OSASUNA. JOSEren eskutik, Makrobiotika Eskolan. Ekoizle txikiek egindako oliba-olio birjin estra. Zaporea eta osasuna. ¿Zertan daude lotuta zapore mingotsa eta mina osasunarekin? Hizpide izanen dugu olio baten kalitatearen eta hura ekoizteko laborantza-metodoaren arteko lotura. Ogi on bat (glutenik gabea) baliatuko dugu, olioa osagai nagusi duten saltsa tradizional batzuk dastatzeko: maionesa, pil- pila eta pestoa. Ikasiko dugu nola egiten diren.
__________________________
MAIATZAK 31 (asteartea). 18:00. HAZITOKIAK eta TOKIKO BARIETATEAK, ELENAren eskutik, Berriozarko Natura Gelan. Saio praktikoa izanen da, eta hazitokiak eginen ditugu udako eta udazkeneko laboreekin: urazak, eskarolak, azak, azaloreak, karduak, etab. Hazitoki batzuetan, hemengo barietateen haziak erabiliko ditugu. Erabiltzen ahal ditugun substratuak aztertuko ditugu, eta hazitoki batek behar dituen zaintze-lanak izanen ditugu hizpide.
__________________________
Makrobiotika Eskolan
Maiatzaren 10ean, asteartearekin, 19:00etan: Elikadura alergiak eta intolerantziak.
Maiatzaren 27an, ostiralarekin, 19:00etan: URAREN GARRANTZIA eta IRAGAZKETA SISTEMAK

Jarduera hauetan izena eman nahi baduzue, bi lokaletako iragarki-tauletan duzue horretarako tokia, edo bestela, erantzun mezu honi. Datu hauek paratu behar dituzue: zuen bazkide-zenbakia, jardueraren izena eta parte hartu nahi duten pertsonen kopurua.
On dagizuela!

 


 

ACTIVIDADES MAYO

Buenas familia
Os mandamos la información de las actividades para MAYO.

El lunes 9 de MAYO a las 20 horas (la de las 18 horas está completa): CHARLA de JOSEP PAMIES: “DULCE REVOLUCIÓN DE LAS PLANTAS MEDICINALES Y DE LAS TERAPIAS DE BAJO COSTE”. Más información.
__________________________
El martes 10 de MAYO a las 18:00: REIKI, con IGNACIO, en el Civivox Rotxapea.
Consiste en compartir energía a través de las manos. Cuando nos duele algo, automáticamente nos llevamos la mano a ese lugar, como si el simple contacto nos aliviara el dolor. De forma natural, sin darnos cuenta, aplicamos el fundamento del reiki. Cualquiera puede practicarlo o recibirlo. Haremos una sesión práctica.
__________________________
El jueves 12 de MAYO a las 18:00: PLANTEL PARA TU HUERTA O BALCÓN, con JOANA, en el Civivox Rotxapea. Es momento de plantar y en Landare podemos conseguir el plantel. Veremos qué podemos plantar ahora, conocer las variedades locales e híbridas, cuándo se plantan y cómo. También conoceremos como organizar las asociaciones de planta en la huerta.
__________________________
El lunes 16 de MAYO a las 18:00: DANZA DE LA TIERRA, con ELOINA, en el Civivox Rotxapea. Un viaje a tus orígenes. Una invitación a ser conscientes de nuestro cuerpo a través de músicas del mundo, que nos acerca a diferentes culturas y tradiciones. Una forma de aquietar la mente y celebrar la vida.
__________________________
El viernes 20 de MAYO a las 18:00: ASAMBLEA GENERAL, en el Civivox Rotxapea. Bienvenid@s a tod@s.
__________________________
El sábado 21 de MAYO a las 11:00: MATEMÁTICAS SINGAPUR, con BEATRIZ y LAURA, en el Civivox Rotxapea.
Dirigido a niñas/os  de 4 a 11 años, para que descubran que las matemáticas aparte de necesarias pueden ser muy divertidas.
De 11 a 12 horas: De 4 a 7 años.  Podrán disfrutar de un cuento Kamishibai y realizarán actividades relacionadas con el mismo.
De 12 a 13 horas: De 8 a 11 años. Realizaran juegos con material manipulativo y visualizarán conceptos matemáticos y los relacionarán con la resolución de problemas adaptados a su edad.
__________________________
El  martes 24 de MAYO a las 18:30: FENG SHUI, con JOSE MIGUEL, en el Civivox Rotxapea. En este taller puedes conocer una de las más útiles herramientas que se utiliza en Feng Shui para el conocimiento, diagnóstico y solución de bloqueos, fugas y otros trastornos energéticos en nuestros hogares. Trae el plano de tu casa y familiarízate con los elementos básicos a tener en cuenta para disfrutar de un espacio equilibrado.
__________________________
El miércoles 25 de MAYO a las 17:30: VISITA A LA QUESERÍA UHARTE GAZTA en Uharte Arakil. Visitaremos las cuadras donde están las ovejas y los corderos y también la quesería donde se hace el queso. Bienvenidas todas las edades. Quedamos a las 17 en Landare Rotxapea las personas que queráis compartir coche y salir juntos. L@s demás, nos vemos en el ayuntamiento de Uharte Arakil.
__________________________
El jueves 26 de MAYO a las 18:00: ACEITE DE OLIVA-SABOR Y SALUD, con JOSE, en la Escuela Macrobiótica. Aceite de oliva virgen extra de pequeños productores. Sabor y salud. ¿Qué relación tienen el amargo y el picante con la salud?  Hablaremos de la relación de la calidad de un aceite con el método de cultivo. Degustaremos con un buen pan (sin gluten) algunas salsas tradicionales que tienen como ingrediente principal el aceite: la mayonesa, el pil pil y el pesto y veremos cómo hacerlas.
__________________________
El martes 31 de MAYO a las 18:00: SEMILLEROS Y VARIEDADES LOCALES, con ELENA, en el Aula de la Naturaleza de Berriozar. Haremos una sesión práctica de semilleros de cultivos de verano-otoño (lechuga, escarola, col, coliflor, cardo, etc). En algunos utilizaremos semillas de variedades locales. Veremos los diferentes sustratos que podemos utilizar y hablaremos de los cuidados que requiere el semillero.
__________________________
En la Escuela Macrobiótica
El martes 10 de Mayo a las 19:00: Alergias alimentarias e intolerancias.
El viernes 27 de Mayo a las 19:00: LA IMPORTANCIA DEL AGUA y LOS SISTEMAS DE FILTRADO

Para apuntaros a  las actividades, podéis hacerlo en los corchos de ambos locales o por correo electrónico. Ponéis vuestro número de socio/a, el nombre de la actividad y el número de personas interesadas.
Que las disfrutéis

Compartir / Partekatu

También te podría gustar...