Agenda de octubre / Urriko agenda

(en castellano…)

 

Kaixo familia:

Udako etenalditxoaren ondoren pilak kargaturik gatoz jarduera interesgarri ugari eskaintzeko prest. Udazkenari behar zaion ongi etorria emateko hona hemen urriko bigarren hamabostaldirako proposamen  batzuk:
______________________________
Urriaren 15ean, larunbatarekin eta 9:00etan, azken urteetan bezala,  Landarek Atarrabiako udaletxeak Ultzama ibaia eta Ezkaba mendiko hegiak garbitzeko antolatzen duen  IV. Auzolanean parte hartuko du. Proiektua ingurumenarekiko sentsibilizazioa lantzeko eta Atarrabiako ingurune naturalak berreskuratzeko sortu da eta belaunaldi-artekoa izanen da. Auzolanean parte hartzera animatzen zaituztegu. Gainera, lankidetza orduak egiteko aukera paregabea da. Beraz, joan nahi izanez gero, actividades@nulllandare.org helbidera zuen izena, zenbat pertsona zareten eta bazkide zenbakia igortzea besterik ez duzue. Atxikitzen dizuegun estekan udazkenerako egin duten programa eta  informazio gehiago duzue: http://www.villava.es/eu/inicio.
______________________________
Urriaren 21ean, ostiralarekin eta 18:30ean, Euskal Eskola Makrobiotikoan, Monicak “FIANBRE BEGANOA NOLA EGIN” tailer praktikoa eskaintzen digu. Bestelako aukera errazak, azkarrak eta goxoak ere badirela erakutsiko dizkigu. Errezeta desberdinak ikasteko eta dastatzeko aukera izango da!
______________________________
Urriaren 27an, ostegunarekin eta  18:30ean, Atarrabiako San Andres Errotan, Imanolen eskutik “ESNA BIZI” hitzaldia eta meditazio praktika txiki bat izango da. A. Blay psikologo transpertsonalaren bizitza eta lana erreferentzia gisa harturik, egunerokotasuneko gertakari oro “esna” bizi ahal izan ditzagun behar diren gako esperimentalekin laneko metodo bat aurkeztuko da.
______________________________
Urriak 28an, ostiralarekin eta 18:00etan, Arrotxapeko Civivox-ean, Alejandrok “HAR-EMANA: ni, zu, hura, eskularruak, olioa eta larruazala” izeneko jarduera eskainiko digu. Gorputzaren, adimenaren eta masajearen arteko harremanaren gainean sarrera labur batekin hasiko da. Jarraian gorputz miaketa bat eginen da ohatilan. Ehundurak, dentsitateak, norabideak, denborak eta sentsazioak ezagutuko ditugu, eta baita gerta daitezkeen blokeo mingarriak eta somatizazio puntuak ere. Bikoteka, gorputzeko zenbait gunetan miaketak eta haztakatzeak eginen ditugu, ikasitakoa aplikatuz. Arropa erosoa, praka motzak, esterilla eta kuxin bat ekarri.
______________________________
Jarduera hauetako edozeinetan izena emateko, bi lokaletako kortxoetan baduzue horretarako tokia, edo bestela actividades@nulllandare.org posta elektronikora idatzi, datu hauek emanez: bazkide-izena, jardueraren izena eta parte hartu nahi duten pertsonen kopurua.
______________________________
Landare denon artean egiten dugu:
Baratzea: lan-taldean parte hartu, lankidetza orduak bertan egin edo informazioa jaso nahi baduzu huerta@nulllandare.org ra mezu bat igorri. Lokaletan lagundu nahi duzuenoi gogorarazten dizuegu urrian eta azaroan lankidetza orduak 2400 eta 3000 bitarteko zenbakidun bazkideei dagozkizuela. Jardueraren bat eskaini edo proposamenen bat egin nahi baduze berriz, arreta zerbitzu berria:


Astelehenetan: 17:00etatik 20:00ra  (Arrotxapean)
Ostiraletan: 10:00etatik 14:00ra (Arrotxapean)

edo posta elektronikoaz: actividades@nulllandare.org
Arduraduna: Nagore

Agur bero bat

 


Hola familia:

Después del parón veraniego venimos con las pilas cargadas preparadas para ofrecer un montón de interesantes actividades. Para darle al otoño la bienvenida que se merece, aquí tenéis algunas propuestas para la segunda quincena de octubre:
______________________________
El 15 de octubre, sábado, a las 9:00, como en los últimos años, Landare participará en el IV auzolan que organiza el Ayuntamiento de Villava para la limpieza de las orillas del Rio Ulzama y del monte Ezkaba. El proyecto se creó para trabajar la sensibilización hacia el medio ambiente y para recuperar el entorno natural de Villava, siendo este un proyecto intergeneracional. Os animamos a participar en el Auzolan. Además es una forma ideal para realizar vuestras horas de colaboración. Por lo tanto, si queréis ir, no tenéis más que enviar al correo actividades@nulllandare.org los siguientes datos: nombre, cuantas personas seréis y vuestro número de socias/o. En el enlace que os enviamos tenéis el programa que han hecho para otoño y más información: http://www.villava.es/es/inicio.
______________________________
El 21 de octubre, viernes, a las 18:30 en la Escuela Macrobiótica, Mónica nos ofrece el taller práctico “COMO HACER FIAMBRE VEGANO”. Nos mostrará que existen otras opciones fáciles, rápidas y ricas. Tendremos opción de aprender y degustar diferentes recetas.
______________________________
El 27 de octubre, jueves, a las 18:30 en el Molino San Andrés de Villava, Imanol nos ofrecerá una actividad compuesta por una charla de título “VIVIR DESPIERTO” y una pequeña sesión de meditación. Tomando como referencia la vida y obra del psicólogo transpersonal A. Blay, se presenta un método de trabajo donde se aportan las claves experimentales necesarias para que podamos vivir “despiertos” todos los acontecimientos del día a día.
______________________________
El 28 de octubre, viernes, a las 18:00, en el Civivox de la Rochapea, Alejandro ofrecerá la actividad “Con-Tacto: yo, tú, él, guantes, aceite y piel”. Comenzará con una breve introducción a la relación entre cuerpo, mente y masaje. Después habrá un ejemplo de exploración corporal en camilla con cada una de las zonas corporales. Distinguiremos texturas, densidades, direcciones, tiempos y sensaciones, así como posibles bloqueos dolorosos y puntos de somatización. Por parejas realizaremos diferentes exploraciones y palpaciones en diversas zonas del cuerpo aplicando lo aprendido. Traer ropa cómoda, pantalón corto, esterilla y cojín.
______________________________
Para apuntaros en cualquiera de las actividades, tenéis los corchos de los dos locales, y sino a través del correo electrónico actividades@nulllandare.org dando los siguientes datos: nombre socia/o, nombre de la actividad y el número de personas que quieren participar.
______________________________

Landare la hacemos entre todas/os:

Huerta: si quieres participar en el grupo de trabajo, realizar las horas de colaboración o estar informado escribe un correo a huerta@nulllandare.org. A las personas que queréis colaborar en los locales os recordamos que en octubre y noviembre os toca a los socios y socias que tenéis los números entre el 2400 y 3000. Si preferís ofrecer alguna actividad o hacer alguna propuesta, el nuevo servicio de atención es:

Lunes: de 17:00 a 20:00h (Rochapea)
Viernes: de 10:00 a 14:00h (Rochapea)

o por correo electrónico: actividades@nulllandare.org
Responsable: Nagore

Un saludo
 

Compartir / Partekatu

También te podría gustar...