Pimiento asado / Piper errea

(en castellano…)

 
Kaixo Lagunak,

Zer uste zenuten, tomatearekin bakarrik eginen genuela, ala? Ez ba! Udazken hasiera honetan zure jaki-gordailua betetzeko osagaiak eskura ekarri nahi dizugu.

Bide horretan Tafallako Inma eta Zarrak (azken hau Artaxoakoa bada ere Tafallan egiten ditu piperrak, baina Artaxoakoa dela esateko aipatzen digu behin eta berriz) honako eskaintza luzatu digute:

– Pikilo, Piko eta Naiarako PIPER ERREAK: 5 kiloko sortak. Beti bezain eder, gozo, zaporetsu eta bikainak.

Eskariak astelehen eguerdia baino lehen egin behar dira eta asteartean jaso.

Bestalde, ez ahantzi Caparrosoko Ritxiren ontziratzeko tomatea oraindik ere eskatzen ahal dela, 10 edo 15 kiloko multiploetan.

Arrotxapean jasotzeko fresco@nulllandare.org edo 948 12 13 08 2. luzapena.
Atarrabian jasotzeko atarrabia@nulllandare.org edo 948 33 49 32.

Aste buru on eta zoriontsua izan.
Musuak eta besarkadak!

 


 
Aupa Compas!

Este año se nos han adelantado un poco los ya tradicionales y exquisitos pimientos de Inma y Zarra de Tafalla (bueno de Tafalla es Inma. Zarra nos remarca que es de Artajona aunque tenga los pimientos en Tafalla. Ahí queda eso).

Ahí va lo que trae el campo:
– Del Pico, Piquillo o Najerano. Asados a la leña, rojos y entrevedaos… mmm… una delicia! En bolsas de 5 kilos.

Los pedidos hay que hacerlos antes del mediodía de los lunes y los pimientos se recogen los martes tarde.

Recordaos que sigue trayendo tomate para embotar Ritxi (Caparroso).

Para recoger en la Rotxapea, encargad en fresco@nulllandare.org ó 948 12 13 08, extensión 2.
Para recoger en Villava atarrabia@nulllandare.org ó 948 33 49 32.

Hala, disfrutad de un estupendo fin de semana.
Besos y abrazoos!
 

Compartir / Partekatu

También te podría gustar...