Agenda de abril / Apirileko agenda [2017]

(sigue en castellano…)

 

JAKINTZA TRUKEA

Kaixo familia

Udaberriari ongi etorria emateko agenda berriarekin gatoz. BARATZEKO FORMAKUNTZArekin emanen diogu hasiera jarduera guztiei. Oraingoan, izena eman beharra dago soilik Yoga Nidra jardueran. Zuen interesakoa izanen dela espero dugu:

______________________________

Apirilak 4, asteartea, 19:00tan Berriozarko Natureskolan, BARATZAREN PLANIFIKAZIOA Oscar-ren eskutik. Landaketa egin baino lehen kontutan izan behar ditugunak aipatuko dira, hala nola: txandatzeak, elkarketak, ongarri berdeak, landaketa datak, landareen arteko distantziak… Hau guztia, Berriozarko baratzaren bat adibide gisa hartuta. Iraupena: 2 ordu. (Izen eman beharrik ez)

______________________________

Apirilak 7, ostirala, 17:00tan Berriozarko Natureskolan, HAZITEGIAK ETA ALDAXKAK (euskeraz eta erderaz) Elena eta Manaig-en eskutik. Gure hazitegia egin nahi dugunean kontutan izan behar diren aspektu guztiak jorratuko dira. Hitzaldia modu praktikoan egingo dugu hazitegia egiten dugun bitartean. Aldaxkei buruzko oinarrizko aspektuak ikusiko ditugu eta praktika txiki bat egin ere bai. Iraupena: 2 ordu. (Izen eman beharrik ez)

______________________________

Apirilak 8, larunbata, 10:00etatik 11:30ak arte, Arrotxapeko Civivoxean, Felixekin YOGA NIDRA. Erlajazio teknikak, arnasketak eta meditazioa landuko dituenak. Teknika hau diseinarurik dago ez soilik sakoneko erlajazioan lortzeko, baizik eta barne kontzientziaren biratez lo geratzen garen mailetara eramateko. Maila hauetara kontzienteki ailegatzen garenean, gure inkontzientean duguna topatu dezakegu eta modu honetan aurkitutakoa gure onurarako erabili. Arropa erosoa, esterilla eta manta ekarri behar dira. Gehienez, 10 pertsona. (Izen eman beharra)

______________________________

Apirilak 10, astelehena, 18:00etan, Landare Elkarteko guraso talde batek, haien Hezkuntza proiektu alternatiboa erakutsi nahi digu Arrotxapeko Civivoxean, Yes is bai. Hezkuntza alternatiboa eskaintzen digute, umearen erritmoa eta beharrak errespetatuz. Horretarako Montessorin, Decroly-n eta beste pentsalari handietan oinarritzen dira. Haien eskaintza, maitasunean oinarritutako aurkikuntzan, errespetuan eta ikaskuntza prozesuan datza, helburua umeak kritikoak,zuhurrak, autonomoak, zoriontsuak eta gizabidetsuak izaten ikas dezaten. Proiektu hau 3 eta 8 urte bitarteko umeendako pentsatua dago eta Arrotxapea auzoan kokaturik dago. Gehiago jakin nahi baduzu, etor zaitez. (Izen eman beharrik ez)

______________________________

Apirilak 11, asteartea, 18:30tan Arrotxapeko Civivoxean, EH KOLEKTIBOAEREN aurkezpena. EHko ekimenaren helburua ekoizle ekologikoak eta haien produktuak ugaritzea eta ezagutaraztea eta haiei balioa ematea da. Benetako alternatiba praktiko bat sortu nahi dugu, nekazarien bizimodua duin bihurtzeko eta bermatzeko, eta kontsumitzaileei haien produktuak eskuratzeko aukera emateko. Leirek eta Maialenek zer, nola eta non egiten dugun azalduko digute. Hain zuzen ere, Maialen Uharte Arakilgo gazta-ekoizlea da, eta, era berean, Landareko bazkidea eta proiektuaren zuzendaria.

______________________________

Eta Euskal Eskola Makrobiotikotik bi hitzalditara gonbidatzen gaituzte bere lokalean (argibide gehiago 948046625 zenbakian):

Apirilak 7, ostirala, 19:00tan Lidiaren eskutik “Metal astunak eta ezkutuko kandida nola desagerrarazi modu eraginkorrean elikadura sinbiotikoaren bidez”.

Apirilak 28, ostirala, 19:00tan Marijok hitzaldi-tailer bat eskeintzen digu “Sormena garapen pertsonalerako”.

 


 

INTERCAMBIO DE SABERES

Kaixo familia

Damos la bienvenida a la primavera con una nueva agenda. Entre otras actividades, comenzamos con la FORMACIÓN EN HUERTA. Y en esta ocasión, sólo pedimos inscripción previa en la actividad de yoga nidra. Esperamos que sea de vuestro interés:

______________________________

4 de Abril, martes, a las 19:00h en Natureskola de Berriozar, PLANIFICACIÓN DE LA HUERTA con Oscar Ibañez. Se tratarán los aspectos a tener en cuenta a la hora de decidir qué vamos a cultivar: rotaciones, asociaciones, abonos verdes, fechas de cultivo, marcos de plantación… Todo ello tomando una de las huertas de Berriozar como ejemplo práctico. (Acudir sin inscripción previa). Duración: 2 horas.

______________________________

7 de abril, viernes, a las 17:00h en Natureskola de Berriozar, SEMILLEROS Y ESQUEJES (en euskera y castellano) con Elena Sauca y Manaig Riviére. Se tratarán de una manera práctica todos los aspectos a atener en cuenta a la hora de realizar nuestro propio semillero y a la vez iremos haciendo semilleros. De los esquejes se comentarán aspectos básicos a tener en cuenta y se hará una pequeña práctica. Se impartirán de forma simultánea dos charlas, una en euskera y otra en castellano. (Acudir sin inscripción previa). Duración: 2 horas.

______________________________

8 de abril, sábado, de 10 a 11:30h en el Civivox de la Rochapea, YOGA NIDRA con Félix. La sesión consta de técnicas de relajación, respiración y visualización/meditación. La técnica en sí esta diseñada para producir no sólo un estado de relajación profunda si no también una interiorización de la consciencia a niveles en los que normalmente nos quedamos dormidos, al acceder a estos niveles conscientemente tenemos ocasión de descubrir y utilizar el potencial que reside en nuestro inconsciente. Se tiene que traer ropa cómoda, esterilla y una manta. Plazas: 10 personas.

______________________________

10 abril, lunes, a las 18h en el Civivox de la Rochapea un grupo de madres y padres socias de Landare nos quieren presentar su proyecto educativo alternativo, Yes is bai. Ofrecen una educación alternativa respetando el ritmo y necesidades de cada niño/a. Para ello se basan en Montessori, Decroly y otros grandes pensadores. Ofrecen un entorno de trabajo, descubrimiento y aprendizaje basado en el cariño, respeto, compañerismo y confianza con el fin de que los niños y niñas aprendan a ser críticos, reflexivos, autónomos, felices y respetuosos. Este proyecto está pensado para niños/as de 3 a 8 años y está ubicado en  el barrio de la Rochapea. Si quieres saber más, acércate. (Acudir sin inscripción previa)

______________________________

11 de abril, martes, 18:30h en el Civivox de la Rochapea, presentación de EH KOLEKTIBOA. EHko es una iniciativa que trabaja por aumentar, visibilizar y valorizar las y los productores ecológicos y sus productos. Se trata de generar una alternativa real y practica que dignifique y garantice la forma de vida de los agricultores/as y permita a los consumidores el acceso a sus productos. El qué, el cómo, el dónde es lo que nos contará Leire junto a Maialen, productora de quesos de Uharte Arakil, socia de Landare y presidenta del proyecto. (Acudir sin inscripción previa)

______________________________

Desde la Euskal Eskola Macrobiótica nos invitan a dos charlas en su local (más información en el teléfono 948046625).

7 de Abril, viernes, a las 19:00h Lidia nos ofrece una charla sobre “Cómo eliminar metales pesados y cándida camuflada de forma efectiva a través de la Nutrición Simbiótica”.

28 de Abril, viernes, a las 19:00h Marijo imparte la charla-taller “Creatividad para el desarrollo Personal”.

 

Compartir / Partekatu

También te podría gustar...