Agenda de enero / Urtarrileko agenda / 2019

(sigue en castellano…)

 

JAKINTZA TRUKEA

Egun on!

Gogotsu eta ezagutzen truke-kutxara zuek helarazitako proposamenez beterik emanen diogu hasiera urteari. Mila esker denoi zuen ezagutzekin gu denok elikatzeagatik.

Gogoan izan jardueretan izen-ematea garrantzitsua dela. Izena emateko, erantzun mezu honi (actividades@nulllandare.org), eta datu hauek eman: zure bazkide-zenbakia, izen-abizenak eta eskatutako plazak. Bi dendetako kortxoetan ere ematen ahal duzue izena.

URTARRILEKO AGENDA aurkezten dizuegu:

 

JARDUERA

BAZKIDEA

DATA

ORDUA

TOKIA

PLAZAK

ZIENTZIA-IKERLANETAN NOLA BILATU INFORMAZIOA

Jose Fernando

2019/01/15
asteartea

18:30etatik 20:30etara

Arrotxapeko civivoxa

Mugarik gabe eta izen-ematearekin

MINDFULNESS ETA PSIKOLOGIA

Inma

2019/01/18
ostirala

18:30etatik 20:00etara

Arrotxapeko civivoxa

Mugarik gabe eta izen-ematearekin

XAKE DIBERTIGARRIA

Iñaki

2019/01/21
astelehena

18:30etatik 20:30etara

Arrotxapeko civivoxa

10 plaza

FAMILIARENTZAKO EREMUA

Irati eta Saioa

2019/01/22
asteartea

17:30etik 19:00etara

Arrotxapeko civivoxa

10 familia (4 hilabetetik 3 urte bitarteko haurrak)

BIZI-MUGIMENDU ADIERAZGARRIA

Belén

2019/01/25
ostirala

19:00etatik 21:00etara

Arrotxapeko civivoxa

15 plaza

 

ZIENTZIA-IKERLANETAN NOLA BILATU INFORMAZIOA: Minbiziaren aurka balio al du mihurak? Noraino balio du curcumak hanturaren kontra? Nola eragiten du te berdeak infekzioak tratatzeko? Galdera horiek eta beste batzuek zientzia-azalpenean oinarritutako erantzun zehatza dute. Jarduera honetan zientzia-ikerlanetako informazioa interneten bidez nola bilatu ikasiko dugu. Ekarri zure galderak!

______________________________

MINDFULNESS ETA PSIKOLOGIA: Ezagutuko dugu nola sartu den gaur egungo psikologian antzinako ekialdeko meditazioaren diziplina, erlijio-kutsuak alde batera utzita. Konprenituko dugu zer onura ematen dien praktikanteei, eta zergatik den hain onuragarria. Ariketa txiki bat eginen dugu teknika hau bizitzeko eta, horrela, ulertzeko.

______________________________

XAKE DIBERTIGARRIA: Sarrera / hobekuntza apuntatutako pertsonen mailaren arabera.

______________________________

FAMILIARENTZAKO EREMUA: Eremu egokia eskaintzen dugu material onekin, gure seme-alabak jolas librean ari daitezen, eta jolaserako gaitasun guztiak atera ahal ditzaten. Haur bakoitzeko gehienez bi heldu etortzen ahal dira. Arropa erosoa ekar ezazue denok. Eremu elebiduna (euskara eta gaztelania) izanen da.

______________________________

BIZI-MUGIMENDU ADIERAZGARRIA (Rio Abierto Sistema): Askatasuneko eremua geure buruarekin eta elkarrekin eragiteko mugimenduaren bitartez. Gorputza, burua eta bihotza elkarri lotuak izanen dira, eta tresna hauek erabiliko ditugu: musika, mugimendua, dantza, ahotsa, adierazpena, jolasa, arnasketa eta masajea. Arropa erosoa eta estera ekarri.

 

Zuen interesekoa izanen delakoan.

Ongi izan.

 


 

INTERCAMBIO DE SABERES

Buenas!

Empezamos el año con las pilas cargadas y con muchas propuestas que nos hacéis llegar para este a