Egitaraua
Baserriko Uztan parte hartzeko, azaroaren 16rako izena ematea beharrezkoa izango da, EHKOlektiboaren webgunean.
Bisita gidatuarekin hasiko da eguna, eta ondoren hamaiketako berezi bat dastatuko dute bertaratzen direnek. Kantaldiaren txanda etorriko da gero: Ines Osinaga musikariak emanaldi ederra eskainiko du. Eguna borobiltzeko, mahaiaren bueltan elkartuko dira partaide guztiak, jaki agroekologikoekin osaturiko menu eder batez gozatzeko.