Landare.org

Elikagaiak ConCiencia: zero hondakina elikagaien ekoiezpenean

Zientzia dastatu eta sentitzen den esperientzia paregabe batera gonbidatzen zaitugu. Dastatze honetan, PROMETEA proiektuaren esparruan garatutako produktu berritzaileak probatu ahal izango dituzu. Nafarroako Gobernuak finantzatutako ekimena da, eta eserita edo ohean denbora luzez egoten diren pertsonen presio-ultzerak prebenitzea du helburu. Zentzumen guztientzako jarduera, non gastronomia, osasuna eta zientzia uztartzen diren. Eta, gainera, elikagaien ekoizpenean zero hondakin lortzea. Proiektu honi eta garatu ditugun produktuei buruzko hitzaldia izango da aurretik.

Zer dastatu ahal izango duzu?

Gourmet produktuak: osagai funtzionalekin egindako saltsa goxoak, ahosabaiaren atseginerako ez ezik, osasuna zaintzeko ere pentsatuak (onddo eta trufen saltsa, zainzuri eta trufen saltsa, orburu eta trufen saltsa, besteak beste) Azala zaintzeko kremak eta olioak: krema birsortzailea eta olio ozonizatua.

Logo de Landare
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaintzeko. Cookien informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da eta hainbat funtzio betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen.