Ongi etorri Landareko bazkideen taulara
Elkartearen barruan informazioa, oharrak eta aukerak partekatzeko gunea da. Hemen aurkituko dituzu dendei buruzko nobedadeak, boluntarioen proposamenak, batzarretarako deialdiak…
Gogoratu: Abenduaren 31an itxita egongo da inbentarioa dela eta
Dendetan eskularruak dituzue eskura.
Haien erabilera gomendio batzuetan oinarritzen da: kutsadura gurutzatuak saihesteko, elikagai freskoen kalitatea eta freskotasuna zaintzeko, eta higiene egokia mantentzeko.
Eskularruek elikagaien segurtasuna bermatzen laguntzen dute, kontsumorako egoera egokian egon daitezen. Gainera, osasun-prebentziorako araudia betetzen dute.
Jarrera prebentiboa eta osasungarria da, elikagaiak ekoizpenetik kontsumora arte babesteko.
Ez da derrigorrezkoa, baina modu erraz eta eraginkorra da guztion artean partekatzen ditugun elikagaiak zaintzeko.
Guztion artean zaintzen dugu
Bazkide agurgarriak:
LANDAREko batzordetik dei egiten dizuegu 2026EKO EZOHIKO BATZARRERA. Iruñean eginen da, Plazara! (Kale Nagusia, 31), azaroaren 26an, ostegunea, 17:30ean lehen deialdian eta 18:00etan bigarren deialdian.
Eskerrik asko,
Landareko Batzordea