Irailaren 11n, ostirala, Landare EkoAranzadin kudeatzen ari den Proiektua ezagutzeko bildu ginen.
Bazkideen erantzuna oso ona izan zen eta arratsaldean 70 lagun inguruk gozatu genuen.
Antolakuntzan laguntzera etorri ziren pertsonei ere eskerrak eman nahi dizkiegu.
Ekimenaren asmoa zen bertatik bertara ezagutzea nolakoa izan den prozesua guk geuk barazki eta ortuari batzuk ekoizteko beharra antzeman zenetik, nola lortu dugun espazio honen kudeaketa, Aranzadiko meandroaren historian kokatzea eta historia honen zati bat ezagutzea, baratze eta negutegiak ezagutzea, lankide eta bazkide boluntarioak egiten ari diren lana, Hazien Sarearen lankidetza eta norantz goazen…
Etxezuriako lanak amaitzen direnean, 2026ko Azaroa da aurreikuspena, beste data bat bilatuko dugu eta jakinaraziko dizuegu inauguratzeko.
Eskerrik asko guztioi proiektu honen parte izateagatik
https://drive.google.com/file/d/1BXRuv-ymBJO068CUDAOnesCmNNjR1gBC/view?usp=sharing
