Pasaden irailaren 11an Landarek EkoAranzadiko baratze eta negutegien aurkezpena antolatu zuen. Intiak eta Nafarroako Hazien Sareak parte hartu zuten. Bertatik bertara ezagutu ahal izan genuen proiektu osoa eta nola lantzen ari diren gure dendetan duela hilabete batzuetatik aurki ditzakegun barazki eta ortuari batzuk. Hainbat eratako tomateak, kalabazina eta tipula freskoa dastatu genituen. Zentzumenentzako plazer bat, oso konpainia onean. Eskerrik asko egunero hori posible egiten duzuen pertsona guztiei.
