Ongi etorri Landareko bazkideen taulara
Elkartearen barruan informazioa, oharrak eta aukerak partekatzeko gunea da. Hemen aurkituko dituzu dendei buruzko nobedadeak, boluntarioen proposamenak, batzarretarako deialdiak…
Bazkide agurgarriak:
LANDAREko batzordetik dei egiten dizuegu 2025EKO EZOHIKO BATZARRERA. Iruñean eginen da, Plazara! (Kale Nagusia, 31), azaroaren 27an, ostegunea, 17:30ean lehen deialdian eta 18:00etan bigarren deialdian.
Datozen egunetan deialdi ofiziala bidaliko dizuegu, baina Batzarretik urrats bat gehiago eman nahi dugu eta bazkideen ekarpenak jasotzeko aukera zabaldu.
Hau da, nahi duenak bere ideiak edo proiektuak aurkeztu ditzake batzarra baino lehen, horiek baloratzeko eta batzarrean lantzeko aukera izan dezagun. Erabili formularioa, zure idea edo proposamena emateko. Aurkezteko epea: gaurtik urriaren 15era.
Animatu proposamenak xehetasunez egitera, ideia solte huts gisa gera ez daitezen eta zuek aktiboki parte har dezazuen aurkeztutako ekimenean.
Eskerrik asko,
Landareko Batzordea
Dendetan eskularruak dituzue eskura.
Haien erabilera gomendio batzuetan oinarritzen da: kutsadura gurutzatuak saihesteko, elikagai freskoen kalitatea eta freskotasuna zaintzeko, eta higiene egokia mantentzeko.
Eskularruek elikagaien segurtasuna bermatzen laguntzen dute, kontsumorako egoera egokian egon daitezen. Gainera, osasun-prebentziorako araudia betetzen dute.
Jarrera prebentiboa eta osasungarria da, elikagaiak ekoizpenetik kontsumora arte babesteko.
Ez da derrigorrezkoa, baina modu erraz eta eraginkorra da guztion artean partekatzen ditugun elikagaiak zaintzeko.
Guztion artean zaintzen dugu