Iruñeko Mankomunitateak antolatzen du ekitaldi hau.
Gure hondakinak bereiztea erraza dirudi… baina beti sortzen dira zalantzak. Ondo ari naiz? Zer doa benetan edukiontzi horira? Egia al da birziklatzeari buruz sinesten dugun guztia?
“ Vivir sin plástico” proiektuaren atzean dagoen bikotea Pinaquy Aretora iritsiko da galdera horiek ebazteko, mitoak desmuntatzeko eta, batez ere, bizitza iraunkorrago baterantz bultzada motibatzailea emateko.
Hurbiletik eta ikuspegi baikorrarekin, planetan eragin handia izan dezaketen keinu txikiak erakutsiko dizkigute, baita horiek gure egunerokoan nola gauzatu ere.
_
Sarrera librea edukiera bete arte.
16 urtetik gorako jendearentzat bideratutako hitzaldia
Elkargunea
Pinaquy Aretoa