Gune honetan Landareren funtzionamenduari buruzko zalantza ohikoenei erantzun azkarrak aurkituko dituzu, hala nola kooperatiban parte hartzeko modua eta erosketak egiteko modua. Bilatzen ari zarena hemen aurkitzen ez baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.
Landare irabazi-asmorik gabeko elkartea da, 1992an sortua. Produktu ekologikoen eta bidezko merkataritzako produktuen kontsumo ekologikoa eta arduratsua sustatzen du eta bereziki tokiko ekoizleei laguntzen die.
Bazkideek bakarrik eros dezakete Landaren.
Bazkide bakoitzak gehienez 4 pertsona baimendu ditzake bere zenbakiarekin erosketak egiteko.
Bazkide egiteko, 30-40 minutuko bilera informatibo batera joan behar duzu gure lokaletako batean:
Atarrabia: asteazkenetan, 17:30ean
Arrotxapea: ostegunetan, 11:30ean
Jaiegun ofizialetan ez da bilerarik egiten.
Informazio gehiago eskatzeko, idatzi helbide honetara: [email protected]