Produktuak

Gure Produktuak

Landaren hurbileko produktuen alde egiten dugu. Halaber, ekoizleekin tratu zuzena izatearen alde egiten dugu, bidezkoak eta bi aldeendako onuragarriak izanen diren harremanak sortu nahian.

Kalitate handiko elikagai ekologikoen aukera zabala paratzen dugu bazkideen eskura, neurrizko prezioetan:

Fruta eta barazkiak (freskoak zein kontserbak), zerealak eta lekaleak (soltean zein ontziratuak), ogia, opilak eta pastelak, pasta, esnea eta esnekiak, esne begetalak, zukuak eta ura, sojaz edo barazkiz eginiko produktuak (tofua, pateak, etab.), haragia eta hestebeteak, saltsak eta espeziak, itsas algak, kafea eta txokolatea (bidezko merkataritzakoak), ardoak eta garagardoak, izoztutako produktuak, infusioak eta sendabelarrak (soltean zein ontziratuak), elikadura-osagarriak, bach loreak, haurrentzako jakiak, kosmetika, higiene pertsonaleko produktuak, etxea garbitzekoak, ehun-gaiak, sukalde tresnak, bulegoko materiala, liburuak eta dvd-ak.

Gainera, baditugu glutenik gabeko eta garirik gabeko jakiak, bai eta beganoentzako eta elikadura makrobiotikorako produktuak ere.

Ekologikoa

Bertakoa

Bidezko merkataritza

Noiz iristen da?