Gure baratzeak fruituak ematen jarraitzen du
Gure lehen urtea bete gabe, baratzea gure lankideek jasotzen dituzten KM0 barazki eta ortuariak oparitzen ari zaigu, eta dendan entregatzen dituzte, lehen bailen eros ditzagun. Baratzeko arduradunen lana eta borondatezko laguntza egin duzuen bazkide guztiena, oraintxe biltzen ari garen kristalezko piper hauek bezalako aleetan dasta daiteke. Lore-banden zainketek polinizazioan emaitzak eman dituzte, bero-boladak izan arren. […]
Landarek Nafarroako Hazien Sarearekin kolaboratzen du
Ezagutu nahi al duzu Nafarroako barazki barietate zaharren kontserbazio proiektua? Nafarroako Hazien Sareak gonbidapena luzatzen digu abuztuaren 13an, ostegunean, 18:00etan, Landarerekin elkarlanean egindako Eko Aranzadi-Etxe Zuriko baratzeetan egiten duten lana bisitatzeko.
Gure lehenengo brokolia!
Gure lehen ekoizpena brokolia izan da. Ekoizpen txikitxoa, baina ilusio pilaz betea: egun berean Landaren saldu zen. Lurrean hasitakoa ez dago jada soilik gure eskuetan, orain gure mahaietan dago ere. Jasoa, dendara eramanda eta egunean bertan kontsumitua. 0 Km! EKO Arantzadi 2025eko irailean hasi zen, proiektu bizia, pixkanaka-pixkanaka haziz doana, pauso bakoitzarekin ikasiz. Oraindik ez […]
Ekologikoan sortu, erakutsi eta formakuntzak egin
Elkarrizketa NAIZ Irratian: Goiatz Goñi 1992an sortu zen Landare kontsumitzaile elkarte ekologikoa eta urte hauetan guztietan erreferente bihurtu da Nafarroan. Orain, elkarteak urrats berria eman du: EkoAranzadi izeneko proiektu berria jarri dute martxan, elikadura jasangarria eta tokiko ekoizpena bultzatzeko asmoz.
Elkarrizketa: Faktoria magazina (2025/10/31)
Urriaren 31n, Mikel Baztan elkarrizketatu zuen Euskadi Irratiko Asier Rodriguezek “Faktoria Magazine” saioan. Gehiago jakin nahi duzu Eko Aranzdiri buruz, entzun elkarrizketa osoa.
PDR 2024 – EKOAranzadi
Casa Sotoren berpizkundea, berrikuntzarako eta ekoizpen ekologikorako gunea, gertuko eta arduratsua den kontsumoa bultzatzeko. Deialdia‘Nekazaritza-berrikuntzarako lankidetza-proiektu pilotuei laguntza’ (PAC 2023-2027 Plan Estrategikoaren 7162 esku-hartzea, 2024ko urtea).Europako Nekazaritza Funtsak (Landa Garapenerako) finantzatua: “Europak landa-eremuetan inbertitzen du” eta Nafarroako Gobernua.Europar Batasuneko Eskualde Politika webgunea: http://ec.europa.eu/regional_policy/es/ Helburuak eta laburpena Helburu orokorra Aranzadiko Casa Sotoren berpizkundearen proiektuak helburu du […]





