Kontsumitzeko modu kontzienteago batean sinesten baduzu, pertsonekiko eta planetarekiko errespetuzkoa, Landare zure lekua da.
1992tik agroekologia, bidezko merkataritza eta konpromiso kolektiboa bultzatzen dituen irabazi-asmorik gabeko elkartea gara. Hemen ez da saskia betetzea bakarrik: guztion artean, nagusi den kontsumo-ereduaren alternatiba erreal bat eraikitzea da helburua.
Landaren bazkideek bakarrik eros dezakete. Horrek aukera ematen digu proiektu independente bati eusteko, elikadura osasungarria, ekologikoa eta bidezkoa lehenetsiz.
Bazkide egitea oso erraza da… eta denda bati baino gehiago atea irekitzea da. Sare bizi baten parte izatea da, komunean duguna zaintzen duena eta aldaketaren aldeko apustua egiten duena, egunerokotasunetik.
Bazkide egitean bakarrik ordaindu beharrekoa!
Urtero ordaindu beharrekoa, erosi ahal izateko.
Derrigorrezko 2 lankidetza-orduak egin ez dituzten bazkideek ordaindu beharko dute.
Etor zaitez 45 bat minutuko informazio-bilera batera, bertan azalduko dizugu nola funtzionatzen dugun eta elkartearen parte izateak zer esan nahi duen. Dituzun zalantzak argitu ahal izanen dituzu.
Bete formulario hau eta aukeratu noiz datorkizun hobeto.
Pozik ezagutuko zaitugu!
Informazio gehiago nahi baduzu edo zalantzaren bat baduzu idatzi helbide honetara: [email protected]