LANDAREREN 2024EKO BATZAR OROKORRERAKO DEIALDIA

Bazkide agurgarriak:

LANDAREko batzordetik dei egiten dizuegu 2024EKO OHIKO BATZAR OROKORRERA. Iruñean eginen da, Emauseko Trapuketarien Egoitzan (Arga Ibaia, 36-38), Maiatzaren 9an, ostegunea, 17:30ean lehen deialdian eta 18:00etan bigarren deialdian.

GAI ZERRENDA

  1. 2023ko akta onartzea
  2. Zuzendaritza Batzorde berria
  3. Txosten ekonomikoa
  4. Batzordeak
  5. Ezohiko batzarra
  6. Landare jarduerak
  7. Galde-eskeak

BATZAR OROKORRERAKO DOKUMENTAZIOA

Datozen egunetan, Landareko bazkide guztien eskura jarriko dira Batzarrerako dokumentuak, esteka honetan (nabigatzailean helbidea kopiatu eta itsatsi):

https://acortar.link/Batzar-orokorra_2024

Agur bero bat eta batzarrera arte,

Landareko Batzordea


KIDE BERRIAK ZUZENDARITZA BATZORDEAN

Urtebete igaro da Landareko Zuzendaritza Batzordea azken aldiz berritu zenetik, eta, beraz, gure estatutuek agintzen duten bezala, berritu egin behar dugu, zati batean behintzat, kide berriekin.

Hori dela-eta, gogoa eta ilusioa duzuen bazkide guztiei dei egiten dizuegu Batzordera batu zaitezten.

Borondatezko erantzukizuna da, eta denbora eta dedikazio konpromisoa eskatzen du, baina, trukean, gure aletxoa jartzen ari gara elkarte honetan. Denok osatzen dugu Landare eta, egunez egun, gizarte justuago bat eraikitzen dugu, ingurumena errespetatzen duen kontsumo jasangarri bat errealitate bihurtuz.

Eginkizun polita eta interesgarria da, baita behar-beharrezkoa ere, 32 urteko, gure ibilbidearen ondotik(1992ko urriaren 8an fundazioaren akta sinatu zen eta abenduaren 9an Estatutuak erregistratu ziren), Landarek beste urte asko betetzen jarrai dezan.

Aurretik emandako estekan, Landareko Estatutuko arauak eta prozedurak azaltzen dira. Gainera, Batzarrean sartzeko eskabide-inprimakia betetzera gonbidatzen zaituztegu. Bertan, gai ezberdinetan egin duzuen ekarpena baloratu eta partekatu dezakezue, Batzarraren helbide elektronikora bidaliz:

[email protected]

Mila esker!

Landareko Batzordea