LANDAREREN 2022EKO BATZAR OROKORRERAKO DEIALDIA

Bazkide estimatuak:

LANDAREko batzordetik dei egiten dizuegu 2022EKO OHIKO BATZAR OROKORRERA. Iruñean eginen da, KONDESTABLE CIVIBOXAN (kale Nagusia 2, Alde Zaharra), EKAINAREN 8AN, asteazkenarekin, 17:30ean lehen deialdian eta 18:00etan bigarren deialdian.

GAI ZERRENDA

1.- 2021eko batzarraren akta onartzea; bozketa

2.- Zuzendaritza batzorde berria

3.- Estatutuak aldatzea

4.- Txosten ekonomikoa

5.- Batzordearen jardueraren laburpena

– Webgune berria

– Forma juridikoa

– Supermerkatuen sarea

– 30. urteurrena

6.- Plan estrategikoaren aurrerapena

– Hondakinak Murrizteko Batzordea

– Gobernantza Batzordea (komunikazioa eta partaidetza)

– Batzorde ekonomikoa

7.- Landareren egitura eta langileak

8.- Jarduerak

9- Galde-eskeak

 

BATZAR OROKORRERAKO DOKUMENTAZIOA

Datozen egunetan, Landareko bazkide guztien eskura jarriko dira Batzarrerako dokumentuak, esteka honetan: (nabigatzailean helbidea kopiatu eta itsatsi)

https://drive.google.com/drive/folders/1u0aan5hMFGEJ6HY3QGsgf4xagyGc0Duh?usp=sharing

Agur bero bat, eta batzarrera arte

Landareko Batzordea

_______________________________________

KIDE BERRIAK ZUZENDARITZA BATZORDEAN

Urtebete igaro da Landareko Zuzendaritza Batzordea azken aldiz berritu zenetik, eta, beraz, gure estatutuek agintzen duten bezala, berritu egin behar dugu, zati batean behintzat, kide berriekin. 

Hori dela-eta, gogoa eta ilusioa duzuen bazkide guztiei dei egiten dizuegu Batzordera batu zaitezten.

Borondatezko erantzukizuna da, eta denbora eta dedikazio konpromisoa eskatzen du, baina, trukean, gure aletxoa jartzen ari gara elkarte honetan. Denok osatzen dugu Landare eta, egunez egun, gizarte bidezkoagoa eraikitzen dugu eta ingurumena errespetatzen duen eta iraunkorra den kontsumoa gauzatzen dugu bertan.

Eginkizun polita eta interesgarria da, baita behar-beharrezkoa ere, 30 urteko gure ibilbidearen ondotik(1992ko urriaren 8an fundazioaren akta sinatu zen eta abenduaren 9an Estatutuak erregistratu ziren),  Landarek beste urte asko betetzen jarrai dezan.

Aurretik emandako estekan, Landareko Estatutuko arauak eta prozedurak azaltzen dira. Gainera, Batzarrean sartzeko eskabide-inprimakia betetzera gonbidatzen zaituztegu. Bertan, gai ezberdinetan egin duzuen ekarpena baloratu eta partekatu dezakezue, batzarraren helbide elektronikora bidaliz:

junta@landare.org

Mila esker!

Landareko Batzordea