REAS-GELTOKI URTEURREN JAIA
Nafarroako Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Sareak 20 urte bete ditu, eta 5. urteurrena betetzen duen Geltoki erakundearekin batera, ibilbide oparo hau ospatuko dugu azaroaren 4an Iruñeko Autobus Geltoki Zaharrean.
20 urte hauetan lan gogorra egin da arlo honetan, eta Nafarroan ekonomia sozial eta solidarioa egunetik egunera hazten ari den errealitate bat dela esan dezakegu. Lan honekin gure ekarpena egiten dugu gizarte bidezkoago bat sortzeko, pertsonen zerbitzura dagoen ekonomia bat eraikiz.
Horregatik, egun hau REAS sarea osatzen dugunokin eta konplizitateak ehuntzeko aliatu garen guztiekin ospatu nahi dugu. Topaketarako, gozatzeko eta ESSrekiko dugun konpromisoa berresteko eguna izango da.
EGITARAUA
11.30 Urteurrena ospatzeko ekitaldia, Teatrolarik aurkeztuta “Nafarroan 20 urte ESS ehuntzen” erakusketaren inaugurazioa, Auditoria Sozialaren zigiluen banaketa eta Las Poderosas taldearen emanaldia
12.30 Bermut eta photocall Ekomerkatuan
15.00 Bazkaria
(Tiketak Geltoki.red webgunean eros daitezke)
18.00 Musika-emanaldiak
M ‘arte eta Alarma Morea