LANDARE ELKARTERAKO KOORDINATZAILE LANPOSTUA

Landare Elkarteak pertsona bat bilatu eta hautatzeko prozesua hasten du, berearloetan koordinazio-arduradunaren zereginak kudeatu eta gauzatuko dituena, bai eta Landaren lan egiten duten langileen talde-lana koordinatzeko eta zuzentzeko ardura ere.


Landare produktu ekologikoen kontsumitzaileen irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eraldaketa soziala eta tokikoa bilatzen duena, kontsumitzeko eta ekoizteko modu iraunkorrak, bidezkoak, banatzaileak (ez metagarriak)
eta elkarlanekoak (ez bezeroak) sustatuz.

Honela definitzen dira lanposturako eskatzen diren eginkizunak:
1. Elkartearen printzipioak, xedeak eta helburuak finkatzeko estrategiak kudeatzea eta definitzea.
2. Elkartearen emaitzen kontua kudeatzea, kontabilitate-lanak eta dirusarreren eta gastuen jardueraren ebazpena koordinatuz, jarduera horrek behar bezala funtzionatzen duela bermatzeko.
3. Taldeko gainerako kideen zereginak eskuordetzeko prestasuna eta irizpidea.
4. Elkartearen interesarekin eta beharrekin zerikusia duten proiektuetan parte hartzea.

Gaitasunei eta trebetasunei dagokienez:
1. Gutxienez bost urteko esperientzia egiaztatu behar du honako arlo hauetan: enpresen kudeaketa-erantzukizuna, bai ekonomikoa bai finantzarioa; giza baliabideen administrazioa; logistika-administrazioa.
2. Esperientzia aurrekontuak egiten.
3. Aztertzeko, sintesirako eta estrategiarako gaitasuna.
4. Erabakiak hartzeko autonomia eta trebetasuna.
5. Negoziatzeko trebetasunak eta komunikatzeko eta gatazkak konpontzeko gaitasuna.
6. Taldean lan egiteko trebetasuna eta jarrera; elkartearen barruan eta kanpoan komunikatzeko estrategiak eta baliabideak jakitea eta ezagutzea.
7. Pertsonen artean konfiantza eta lankidetza sortzeko gai izatea; jarduerak gardentasunez eta etengabeko hausnarketan kudeatzeko gaitasuna izatea, eta proiektuan konpromiso handia izatea, lantaldean
motibatuz eta ilusioa sortuz Landareren proiektuarekin pozik egoteko.

Prestakuntzari eta lanbide-esperientziari dagokienez:
1. Goi-mailako edo erdi-mailako ikasketak enpresen zuzendaritzan eta kudeaketan (LADE, ADE), enpresa-diplomatura edo antzekoa.
2. Programa informatikoen ezagutza (Office), eta ERP sistemen inguruko ezagutza eta esperientzia.
3. Hizkuntzen ezagutza baloragarria: euskara, ingelesa, frantsesa.

Lanpostua bazkideek zein bazkide ez direnek bete ahal izango dute. Deialdian zehazten diren lanbide-profila eta gaitasunak dituztenek hautagaitza aurkez dezakete. Landarek kontratu mugagabea eskaintzen du, bai eta lanpostua betetzeko hautagaiak emandako esperientziaren araberako soldata eta gizarte-onura erakargarriak ere.

Bidal iezaguzu mezu bat [email protected] helbidera eta konta iezaguzu zure ustez zu ezagutzen lagun diezagukeen guztia: ikasi duzuna eta landu duzuna ez ezik, batez ere nor zaren, zer sentitzen duzun,
zer amesten duzun, zein den zure helburua bizitzan.

Irailaren 9ra arte jasoko ditugu proposamenak .